Entradas de Zaba
Elizaren modernizazioa
Gure Debian sistemetan zerana, santu izan bedi zure izena, etor bedi bertsio berria, konpila bedi zure kernela, Intelean bezala AMDan ere, Emaiguzu gaur egun honetako apt-a, barkatu gure bugak guk ere zure garatzailei barkatzen diegunez gero, eta ez gu Mandrivara…
Ay, nire amatxu querida!
Pasa den larunbatean Bizkaiko Bertsolari txapelketako finala jokatu zen Bilboko Euskalduna jauregi dotorean. Aretoa bete egin zen, eta sarrerak hilabete lehenago agortu zirenez, antolatzaileek gela bat prestatu zuten sarrerarik gabe gelditu zen jendeak finala pantaila baten bidez jarraitzeko aukera izan…
Bizkaiko bertsolari txapelketa final-erdietan
Nahiz eta ez duen iazko txapelketa nagusiaren oihartzuna izan, martxan da aurten ere Bizkaiko bertsolari txapelketa, bi urtetik behin jokatzen dena. Eskualdeetakoak jokatu ondoren, final-laurdenak ere pasatu dira eta jadanik 18 bertsolari gelditzen dira, hiru final-aurretan banatuak. Horietatik 8 onenak…
Euskal frikia
Eskerrik asko Epelderi. Matrakatik aterata
Star Wars ASCII kodean
Beti izan naiz Star Wars zale amorratu bat, baina hau ikusi ondoren, ni baino zale sutsuagoak daudela konturatu naiz. Ireki Telnet sesio bat IP hontan: 193.202.115.241 (komando lerroan "telnet 193.202.115.241" idatzi). Eta gozatu! Saski-Naskin irakurria.
Disko gogorraren urteurrena
Urteurren bat izan dugu egun hauetan (Tolosaren 750 urteez gainera). Orain dela 50 urte lehen disko gogorra atera zen. Bi hozkailuren tamainakoa, tona bateko pisua, 60 zentrimetroko diametrodun 50 diskoz osatua, eta 5 megatako edukierarekin. Zenbat aldatu diren gauzak, ezta?…
Software asteburu librea Zarautzen
Ostiraletik igandera bitartean Software asteburu librea ospatu da Zarauzko gaztetxean. Egitarauan denetik aurkitu ahal izan dugu: Ikastaroak, hitzaldiak, jolasak, kontzertuak,... Ekintza hauekin, Xakela gaztetxe asanbladaren helburua software librearen erabilpena sustatzea da. Ni igandean egon nintzen eta bi hi hitzalditara hurbildu…
Germany 2006
Berriz futbola protagonista sari bila hainbat talde. Batzuk zai eta besteak berriz iada nazkatuta daude. Baina hauentzat aholkutxo bat ez zaitezte jarri grabe, partiduren bat ikusi eta parte hartu beldur gabe: aurten zein talde egingo ote da munduko koparen jabe?…
Plazatik blogera
Kaixo, post honekin sartzen naiz Porrusaldako familian. Nire asmoa bertsolaritzaz aritzea da. Ez naiz Chis zinema munduan edo Neko musika munduan bezain aditua bertsolaritzan. Ez naiz Andoni Egaña, ezta gutxiago ere. Baina gustoko dudan zerbait denez, txoko hau bisitatzen duten…





