Gara-n «Software librea eta euskara» izeneko artikulu bat aurki dezakezue. (berriz ere sustaru-ri esker enteratu naiz).
Bertan Iratxe Esnaola software libreari buruz mintzo da, eta bere gogoetez gain, euskaratutako zenbait tresna aipatzen ditu.
Linux sistema eragilea eta bere banaketarako pakete ezberdinak [Mandrake 8.2-ren euskarazko bertsioa UEUren euskarazko software katalogoan: http://softkat.ueu.org/], bulegoko lanetarako aplikazioak biltzen dituen openOffice paketea [euskarazko bertsioa: http://softkat.ueu.org/] eta Firefox nabigatzailea [euskarazko bertsioa: http://www.librezale.org/mozilla/].
Software librea eta formatu irekiak erabiltzen hasi behar dugu. Tresna libreak eta dokumentazioa lortzeko interesgarriak dira softkat.ueu.org, www.librezale.org eta www.euskalgnu.org webguneak.
Deja una respuesta