Euskal sarea bixi-bixi dago! eta horren adibide bezala 3 artikulu aipatuko ditut:
Sustatun ikusi ditudan «2005eko Interneteko gertakizun garrantzitsu batzuk»
Prospektiban «2006 urteari begira: zer berri?»
eta «Etorkizuneko lana: software librearen mugimendutik ikasten»
azken hau benetan interesgarria iruditu zait!
..edozein lan egiteko orduan hiru motibazio bereizi daitezke, orden honetan bertan ulertu behar direnak: iraupenaren motibazioa, motibazio soziala eta sortzailearen motibazioa . Eta, inportanteena, ez da hiru mailak bereiztea, eboluzioa ikustea baizik: batetik bestera igarotzea da benetako lan eboluzioa.
…
..Softwarearen munduan, bestelako enpresak sortu dira bigarren maila honetan koka ditzakegunak. Google izan liteke paradigma: iraupenaren beharra majo asetu du, baina oraindik ez ditu beste enpresen jokabideak bere egin: bere zenbait garapen (ez guztiak, halere) irekian ematen ditu, komunitatean bere egin eta erabili ditzan; Software Librearen gainean lan egiten du; doako lanabesak ere eskaintzen ditu, komunitateari begira… Don’t be evil» bere leloa famatua testigu. Egia da, dena den, kontrako iritziak ere gero eta indar haundiago hartzen ari direla.
*** Etorkizuneko motibazioa: pertsona sortzailea
Torvarldsen iritziz, ordea, motibazioetan gorena «Entretenimentua» da. E maiuskularekin. Edo beste hitz batzutan esanda, «pertsona sortzailea». Wozniak hackerrak ere antzeko terminoetan aurkezten ditu bere arrazoiak. «Nire teorema bitala oso formula errazekoa da. F = A3. (Alimentos, alegría, amistad)» Iraupena, sormena-entretenimentua eta sozializazioa, hurrenez hurren.
Torvarldsen dibertitzeko sortu zuen Linux sistema eragilea. Gustatzen zitzaiolako eta ahal zuelako. Eta, gerora, motibazio nagusi honek beste bi motibazio mailak betearazteko balio izan dio: gaur egun hortik bizi da, eta bere inguruan «on egin» duelako uste osoan dabil.
Entretenimentua, dibertsioa, sormena. Ez da dirudien bezin gauza arina. Pertsona bere osotasunean ulertzea da, komunitate baten barruan zerbait diferentea bezala.
Deja una respuesta