Ostiraletik igandera bitartean Software asteburu librea ospatu da Zarauzko gaztetxean. Egitarauan denetik aurkitu ahal izan dugu: Ikastaroak, hitzaldiak, jolasak, kontzertuak,… Ekintza hauekin, Xakela gaztetxe asanbladaren helburua software librearen erabilpena sustatzea da. Ni igandean egon nintzen eta bi hi hitzalditara hurbildu nintzen.
Lehenengoan, Code Syntax enpresa eibartarreko bi kidek, software libreak enpresa munduan duen egoeraz hitzegin zuten. Besteak beste, enpresei software librean oinarrituta eskaintzen dizkieten soluzioez eta honek dakartzan onurez aritu ziren. Aurrera atera diren hainbat proiektu deskribatu zituzten.
Bigarren hitzaldian Richard Stallman, software librearen inguruko mugimenduaren erreferente nagusietako bat, izan zen protagonista. Software librea, kopia eskubidea, erabiltzailearen askatasuna, musikaren elkarbanaketa, eta antzeko gaien inguruan aritu zen, ikusmin haundia piztu zuen hitzaldi batean. Aretoa zeharo bete zen eta jendea gustora gelditu zen hitzaldiaren ostean.
Deja una respuesta