Porrusalda

Software asteburu librea Zarautzen

Ostiraletik igandera bitartean Software asteburu librea ospatu da Zarauzko gaztetxean. Egitarauan denetik aurkitu ahal izan dugu: Ikastaroak, hitzaldiak, jolasak, kontzertuak,… Ekintza hauekin, Xakela gaztetxe asanbladaren helburua software librearen erabilpena sustatzea da. Ni igandean egon nintzen eta bi hi hitzalditara hurbildu nintzen.

Lehenengoan, Code Syntax enpresa eibartarreko bi kidek, software libreak enpresa munduan duen egoeraz hitzegin zuten. Besteak beste, enpresei software librean oinarrituta eskaintzen dizkieten soluzioez eta honek dakartzan onurez aritu ziren. Aurrera atera diren hainbat proiektu deskribatu zituzten.

Bigarren hitzaldian Richard Stallman, software librearen inguruko mugimenduaren erreferente nagusietako bat, izan zen protagonista. Software librea, kopia eskubidea, erabiltzailearen askatasuna, musikaren elkarbanaketa, eta antzeko gaien inguruan aritu zen, ikusmin haundia piztu zuen hitzaldi batean. Aretoa zeharo bete zen eta jendea gustora gelditu zen hitzaldiaren ostean.


Publicado

en

,

por

Etiquetas:

Comentarios

3 respuestas a «Software asteburu librea Zarautzen»

  1. Avatar de Neko

    Zaba! friki! igandean ere informatika buruan?! jeje!

    SW libreari buruzko artikulu interesgarri bat (inglesez)

    http://www.wired.com/wired/archive/11.11/opensource_pr.html

    «Open Source Everywhere

    Software is just the beginning … open source is doing for mass innovation what the assembly line did for mass production. Get ready for the era when collaboration replaces the corporation»

  2. Avatar de Neko

    Zabaldun ere aurkitu daiteke informazio gehiago

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.