Aurreko post baten Negu Gorriak aipatu nuen 90º amarkadako erreferentzietako bat bezala.
Asko idatzi da Negu Gorriak eta bere frontman izan zen Fermin Muguruza-ren inguruan.
Baina banda mitiko horretako partaide izan ziren..
# Iñigo Muguruza (Gitarra eta ahotsak)
# Kaki Arkarazo (Gitarra eta ahotsak)
# Mikel Kazalis – Mikel Anestesia (Baxua eta ahotsak)
# Mikel Abrego – Mikel BAP! (Bateria)
..ere ezin ditugu ahaztu!
Oraingo hontan Mikel Kazalis izango dut mintzagai.
Mikel Kazalis euskal musika munduan izen garrantzitsu horietako bat da. Beharbada ez da lehen mailako pertsonai bezela ezagutzen den horietakoa, baina zalantza gabe funtsezkoa dugu gaur egungo musika eszena ulertzeko.
Bere ibilbidea ikusita (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2kate, Kuraia) musika gogorren zale dela esan dezakegu, baina nik abanguardiako musika jorratzeagatik aipatuko nuke.
«Egia esan, ni beti izan naizen proiektuetan, sortu diren momentuan, berritzaileak izan dira. Dena den, arriskatuena Bi Kate izan zen, beharbada. Esperimentu bisualarekin ere jolastu nahi izan genuen eta alde horretatik apurtzailea zen. Jendeari kosta egin zitzaion ulertzea. Hemen jendea oso asimilatuta dauden gauzatara ohituta dago; Euskal Herrian ez gara batere abanguardistak».
Mikel Kazalis, euskalmusika.com
Bere iharduna musika munduan zabala izan da, eta ez da musikari izatera mugatu, horren erakusgarri ditugu eginiko produkzio eta soinu teknikari lanak (adibidez Eraso taldearekin) eta grabaketa egiteko erabiltzen den bere Fidelenea estudioa.
eta guzti hau zergatik? lanera nentorrela Euskadi Gaztea irratiko Salgai saioan Anestesiaren abesti bat jarri dutelako! eguna energiaz beteta hasteko!
Musika gehiago
www.musikametak.com
www.esan-ozenki.com
Deja una respuesta