Porrusalda

Metak desagertzear!

Aurreko artikuluan zenbai talde aipatzen nituen, gehienak disketxe bati esker ezagutzera eman zirenak, Esan Ozenki. Disketxe honek Metak disketxe berriaren oinarri izan zen. Ezagutzen ezdituenarentzat, beraien musika katalogoa ikustea besterik ezdago horrelako disketxe batek izan duen garrantzia antzemateko. Baina Ez dira betiko garai honenak

Aipatu dudan artikulua amaitu berri dudala, albiste berri bat jaso dut!

Metak disketxea itxi egingo da!
metak
Sustatun irakurri dut albiste goibek hau.
Jarraian datorrena da gaur Metak disketxeak e-postaz banatu duen buletineko testua:

Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.

Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan. Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailaean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu beharrean ikusi gara. Zinez gogorra egin zaigu erabaki hau hartu izana, baina bai, zenbakiek agintzen dute eta jakin bagenekien ez zela samurra, baina aurrera egin dugu ahal izan dugun arte.

Bost urteotan egindako lanarekin pozik gara. Katalogo sendo bat uzten dugulakoan gaude, zeinaren banaketa dendetan bermatua izango da Elkar banaketen bitartez. Egindako apustuak ez zaizkigu damutzen, argitaratutako diskoak bere momentuan argitaratu nahi genituenak ziren. Egindako harremanak iraungo duten harremanak izango direlakoan gaude.

Eskerrik asko denoi, urteotan gurekin izan zaretenoi, talde, entzule, banatzaile, kazetari, lagun eta bidaide guztiei.

Batek daki, bidea luzea da eta akaso batekin edo bestearekin topatuko gara berriz.

ta orain ezin eutsi izan giñana (Hertzainak/aitormena)


Publicado

en

,

por

Etiquetas:

Comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.